Loisirs · Jeux & Jouets

Krokodilo, jirafa eta egundoko sorpresa

Krokodilo, jirafa eta egundoko sorpresa

16,50 €

Neuf · Vendu par Cultura FR · Prix à revérifier. Prix, stock et livraison à confirmer chez le marchand. Chercho partage cette offre et ne vend pas ce produit. Lien affilié.

Egun arrunt bat izan zitekeena abentura zirraragarri bihurtuko da Jirafa eta Krokodiloren familiarentzat. Soka misteriotsu batek egundoko sorpresarekin amaituko den bidaiaren ibilbidea marraztuko du. Daniela Kuloten liburu honen izenburuak jada iragartzen digu lehen orrialdetik irakurleen jakin-mina piztuko duen amaiera, enigma bat proposatzen baita, itxuraz etxeko txikienen konplizitatearekin. Krokira eta Raffoloren parte-hartzeak islatzen du afektuek eta emozioek opari materialen gainetik dauden familia honetan haurrek duten protagonismoa. Ibaia zeharkatuta, mendian gora, hiriko teilatuen gainetik hegan eta bere kaleetan barrena, txangoarekin bat egingo duten zenbait lagun agurtzeaz gain -ahatea, muxarra, zozoa...-, esperientzia berriak biziko dituzte eta txikiek helduen laguntza beharko dute zenbait trebezia praktikatzerakoan. Euskarara itzulitako «Krokodilo txikia maitemindu da» eta «Krokodilo txikia, jirafa altua eta neurri kontuak» lanen ondotik, bildumaren jarraipenak tolerantziaren eta aniztasunarekiko errespetuari buruzko istorioak ekartzen jarraitzen du, animalia gizatiartu kutun eta dibertigarrien bidez. Proposamen estetikoari dagokionez, irudi koloretsuak eta pertsonaien adierazkortasuna nagusi izaten jarraitzen dute. Horretaz gain, lehenengo orrialdetik perspektiba zabalak eskaintzen dira, eta horrek errelatoaren dinamismoa indartzen duten aldibereko ekintzen errepresentazioa ahalbidetzen du.

Informations sur cette offre

Catégorie
Loisirs · Jeux & Jouets
État
Neuf
Référence du catalogue
9788491723158
Marchand
Cultura FR
Voir chez Cultura FR ↗